Zure egonaldian atseden hartzeko moduko leku baten bila zabiltza? Kontsultatu aukera guztiak eta kudeatu erreserba.
Hemen aurkituko dituzu ezagutu beharreko leku guztiak, eta, era berean, jarduera eta esperientzia batzuei buruzko zenbait iradokizun ere bai, Nafarroaz ahalik eta gehiena goza dezazun.
Lokalizatu zure errekurtsoa mapan eta aurkitu ordutegiak, prezioak, fitxak eta halakoak bilatzaileak erabiliz.
Nafarroa Erresuma anitza da, eta aukera zabala eskaintzen du... Kontraste handiko paisaietan baso zabalak ditugu opari, baita basamortuko paisaia izugarriak ere. Bertako barietate geografikoak primerako lehengaiak eta gastronomia gozo-gozoa eskaintzen dizkigu. Eta bere historia aberatsak ondare artistiko eta kultural interesgarria utzi digu. Horregatik ez da erraza aukeratzea, baina mugarri eta esperientzia batzuk erakutsiko dizkizugu, gure ustez galdu behar ez dituzunak. Haietaz gozatzea espero dugu.
Irati ibaiak landutako zintzur meharra, sai arreen bizilekua; bide berde batetik egin daitezke bere 1.300 metroak. Natura-erreserba izendatuta dago.
Ikus fitxa osoaBelagua ibar sakonean Nafarroako mendi garaiena dago; Europako paisaia karstiko ikusgarrienetako bat da Larrako natura-erreserba.
Ikus fitxa osoaLa gruta de Ikaburu, descubierta por un pastor en 1808, se originó hace unos 14.000 años, gracias a las aguas del río Urtxuma que perforó la roca calcárea y dio lugar a bellas formaciones de estalagmitas y estalactitas.
Ikus fitxa osoaPirinioen alde malkartsuenean, 7 herri paregabek osatzen dute ibar hori. Bertan, antzinako tradizioak, natura basatia eta gastronomia gozo-gozoa aurkituko dituzue; azken horretan, nabarmentzeko modukoa da Erronkari Jatorri Deiturako gazta aparta.
Ikus fitxa osoaErdi-basamortu ikusgarria, UNESCOk Biosferako Erreserba izendatutakoa; makina bat eszena grabatu dira han, bertako forma bereziengatik.
Ikus fitxa osoaEuropako pagadi-izeidi zabalenetako eta zainduenetako bat, bere baitan Irabiako urtegia biltzen duena. Zoragarria udaberrian eta udazkenean.
Ikus fitxa osoaAralarko erraietan ezkutaturik, 2005era arte espeleologoak baizik ez ziren iristen leize harrigarri horretaraino, baina orain seigarren kontinentearen misterioetan murgiltzeko aukera eskaintzen digu denoi.
Ikus fitxa osoaIndiano, kontrabandista, agot eta kondairen lurraldea; ezagutu ibar zoragarri hori, nonahi aurkituko baitituzu harizti, gaztainadi, belardi berde, herrixka zaindu eta baserri ederrak.
Ikus fitxa osoaIa 6 kilometroko luzeran, bi aldeetan ikaragarrizko pareta bertikalak dituen natura-erreserba, udazkenean zinez ikusgarria bertako landarediagatik. Harkaitzetan, habiak egiten dituzte sai arreek.
Ikus fitxa osoaPirinio Atlantikoetan dagoen parke naturala, lorategi botaniko paregabea duena; horretan, espezie autoktonoak eta exotikoak daude, eta zenbait ibilbide prestatu dira flora eta fauna eder-ederraz gozatzeko.
Ikus fitxa osoa50 km baino gehixeagoko bidea, Iruña eta Donostia lotu zituen lehen trenbidetik doana, Larraun eta Leitzarango paisaia ederren artean, Aralarko mendi-gailurrak ikusi bidenabar. Oinez edo bizikletaz gozatzeko modukoa.
Ikus fitxa osoaNatura-erreserba, izenak adierazi bezala, turkesa-koloreko ur ederrak dituena; bidexkan barna ibiliz, ur-jauzi handira iritsiko zara.
Ikus fitxa osoaMeseta karstikoa, 1000 metroko altueran, Urbasa-Andia parke naturalaren barnean; pagadi eta belardi ugari daude han, eta ardiak eta zaldiak lasai bazkatzen dira nonahi; bikaina bertako bidexketan barna paseatzeko.
Ikus fitxa osoaPintxoaren erregina, berdea, harresitua, ederra eta atsegina. Ezagutu Erresumako hiriburuaren gozotasunak.
Ikus fitxa osoaBardeako idortasunaren eta ospe handiko baratzearen berde intentsuaren artean, Nafarroako bigarren hiri handiena ageri da; hango iraganaldian garrantzi handia izan zuten kultura kristaua, arabiarra eta judua mintzo zaizkigu bertako legatu artistikoan.
Ikus fitxa osoaKarlomagnoren porrot historikoak eta Donejakue bideak mitiko bilakatu dute Pirinioetako leku hori; bertako Kolegiata dotorea ibiltarien eta erromesen babeslekua da, baita kondaira-iturri eta kulturen elkargunea ere.
Ikus fitxa osoa“Zerkoa” esaten zaion Erdi Aroko harresi zoragarri bat ageri da herriaren buru dagoen muinoan; herrian, karrika meharrak eta harriztatuak daude, eta han-hemenka, etxe eta jauregi monumentalak.
Ikus fitxa osoaErdi Aroko herri ederra, karrika meharrak eta aldapatsuak dituena; horiek denek bat egiten dute herriaren gainaldean, Andre Maria santutegi-gotorlekuan; ikuspegi ederra dago Erdi Aroko eraikin horretatik, Pirinioetatik hasi eta Ebroko erriberaraino.
Ikus fitxa osoaHango Errege Jauregia gure eraikin zibil enblematikoena da, eta Europako nabarmenenetako bat. Gainera, ardoaren hiriburu nafarra da Erriberri.
Ikus fitxa osoaMendi-hegalean kokatua, kantu gregorianoak entzun daitezke oraindik monasterio beneditar horretan; zenbait altxor gordetzen dira han, hala nola XI. mendeko kripta, Speziosa ate erromanikoa edo ganga gotikoa.
Ikus fitxa osoa“Estella la bella“ edo “Iparraldeko Toledo” esaten zaio Donejakue bidearen arrimura sortutako hiri monumental horri; merezi du bertako jauregiak, jauretxeak, elizak eta zubiak lasai bisitatzea.
Ikus fitxa osoaDonejakue bideko azken herria da Nafarroan, eta gastronomia eta ardo gozo-gozoak aurkituko dituzu bertan; nabarmentzeko modukoa da Santa Maria elizaren portada errenazentista ikusgarria.
Ikus fitxa osoaKondairazko giro magiko batek inguratzen ditu leize horiek,non akelarreak egin ohi ziren XVII. mendera arte; horren ondorioz, sutan erreta hiltzera kondenatu zituzten 11 pertsona 1610ean. Parajeak lagunduko dizu hori sinesten…
Ikus fitxa osoaDonejakue bidearen inguruan antolatutako herri txiki monumental hori ezaguna da, bereziki, hango bitxi monumental batengatik: Santa Maria elizaren portada, erromanikoaren obra gorena eta monumentu nazionala.
Ikus fitxa osoaSan Frantzisko Xabier Nafarroako patroiaren sorlekua den herrian altxatzen den Erdi Aroko gaztelua. Urtero, milaka erromes nafarraren bilgunea da, martxoaren hasieran antolatzen den “Xabierraldian”.
Ikus fitxa osoaJatorri misteriotsua du, eta Donejakue bideko eliza erromaniko eder eta iradokitzaileenetako bat da; bertako soiltasuna, oinplano angeluzuzenaren originaltasuna eta inguratzen duen klaustroa ditugu horren arrazoiak.
Ikus fitxa osoaSanferminetako entzierro ospetsua abiatzen den lekuaren parean dago Nafarroako museo nagusia, Nafarroako arte eta historia xeheki aztertzen dituena, Historiaurretik hasi eta egundaino.
Ikus fitxa osoaEkialdeko Pirinioetako gailur garaiak eta oihan zabalak inguruan dituztela, Erdi Aroko zubi bat, karrika mehar harriztatuak eta Aduña ibaiaren bi aldeetan banatzen diren etxe eder-ederrak; horra herri horren estanparen osagarriak.
Ikus fitxa osoaTamaina errealean egindako eskultura-multzo iradokitzailea, txapaz egina; garai desberdinetako erromesak ageri dira irudian, haize-erroten lerroa gurutzatzen ari direla.
Ikus fitxa osoaIruñetik 8 kilometrora, hormigoi gorrixkazko kubo handi batean, Jorge Oteizaren bilduma pertsonala dago; XX. mendeko eskulturaren sortzaile garrantzitsuenetako bat da Oteiza.
Ikus fitxa osoaErdi Aroko herri horretan egiten dute bat Donejakue bideko bi bide nagusiek; bidegurutze bat da, bereziki ezaguna herriari izena ematen dion zubi erromanikoagatik eta kale nagusi monumentalagatik.
Ikus fitxa osoaTe proponemos una selección de fogones que conjugan personalidad propia, creatividad y mucha pasión.