Iruñaren eta Donostiaren artean, Larraun erdian eta
Aralar mendiaren magalean dago Lekunberri, zinez herri ederra.
Etxeak ordoki batean daude,
San Joan Bataiatzailearen XIV. mendeko parrokia progotikoaren inguruan bildurik. Herrigunean herri arkitekturako etxe handiak daude, harlanduz egindako hormak, erdi-puntuko ateak eta leihoburuak dituztenak.
Plazaolaren geltokian turismo bulegoa dago, eta gogorarazten digu herri horretatik
Plazaolaren Natur Bidea pasatzen dela, Iruña eta Donostia lotzen zituen trenbide zaharraren bidea berreskuratu duena.
Barruti horretan hartzen da
Aralarko San Migel santutegira joaten duen errepidea. Bazter ederrak daude inguruan, eta barnean XII. mendeko erretaula erromanikoa dago, Europako esmalte-lan nagusienetariko bat.
Halaber, Aralar mendiko bazter ezkutuak ezagutu nahi izanez gero, ondoan dagoen Astizko
Mendukilo haitzulora joatea da aukerarik onena.
Pilar jaiarekin batera, herriko zaindariaren jaiak ospatzen dira Lekunberrin. Bost egunetan alaitasunez eta herri ohiturez betetzen da herria. Gaitaren eta txistuaren doinuekin batera dantzatzen dira dantzariak, eta antzinako lanbideak jostatze giroan berpizten dira herri kirolen erakustaldietan.