Malerrekako ibarrean, zenbait mendiz inguraturik (Mendaur, kasu), Doneztebe agertzen zaigu, Erdi Aroan merkatari herri izandakoa eta gaur egun ere merkataritzatik bizi dena.
Herrian etxe aunitz dago, guztiak
San Pedro elizaren inguruan. Estilo barrokoan zaharberritua, barrualde dotorekoa da, eta Erdi Aroko itxura duen harlanduzko dorrea da aipagarriena parrokian, antzina Leringo kondearen gazteluko dorrea izandakoa.
Gainera, XVIII. mendeko udaletxeak
Baztango jauregien eraikuntza ederrak oroitarazten ditu.
Doneztebe aski ezaguna da bai
ganadu feriagatik bai
Corpus egunagatik (herriko bandera astintzen da, modu ikusgarrian, Kristoren aurrean eta txistua jotzen dela). Eta, azkenik, herri horretan laxoko partidaren bat ikusteko aukera izanen duzue, plaza librean jokatzen den pilota modalitatea.