Aviso Aviso
Koronabirusari aurre egiteko pixkanaka hartzen ari diren neurriak direla eta, programatutako ekintza eta jarduera asko aldatu edo bertan behera uzten ari dira. Beraz, atarian argitaratutako edozein eduki egiaztatzea gomendatzen dugu.
KoronabirusaNafarroa-ri buruzko azken berriak jarrai ditzakezu web atari honetan: http://koronabirusa.nafarroa.eus
Zer nahi duzu?

MICE TURISMOA MICE TURISMOA

Iruña aukeratuta, bete-betean asmatuko duzu. Egoitza atsegina eta profesionala, itsasotik, mendialdetik eta basamortutik hurbil.

Nafarroa leku estrategikoan dago, Europako atea baita, eta komunitate berritzaile eta profesional gisa sendotu da, bizi-kalitatean aditua; halaber, bisitariaren ongizatea eta zoriontasuna zaintzen ere badaki. Iruña du hiriburu, erdigunean kokaturik; hortaz, bikaina da Nafarroako turismo-leku garrantzitsuenak bisitatzeko, baita inguru hurbilekoak ere, hala nola Guggenheim museoa, Donostia edo Biarritz, azken hori Frantziako kostaldean. Gainera, azpiegitura modernoak ditu, eta zure ekitaldien neurriko egoitzak ere bai, zure biltzar, bilkura edo sustapen-bidaiak arrakasta lortu eta esperientzia gogoangarria izan dadin.

ZURE NEURRIKO EGOITZAK

Azpiegitura handiak edo kokaleku bereziak, ezaugarri komun bat dutenak: zerbitzu-bokazioa eta profesionaltasuna.

NAFARROA, HELMUGA GOZAGARRI BAT

Gastronomia xaloa eta ondare natural zein kultural handia izanik, eskaintza zabala dago aukeran zure agendaren osagarri.

Proposamenak zure aisialdiaz gozatzeko Nafarroan

<em>Running</em> Iruñean barna
Actividades y Experiencias

Running Iruñean barna

Hona hemen hiru bide hiriko eremu nabarmenenak kirol-oinetakoak jantzita bisitatu ditzazun

Donejakue bidea Nafarroan barna
Actividades y Experiencias

Donejakue bidea Nafarroan barna

Hilabetea behar omen da bidea egiteko, baina, bestela, hura zatitu eta Nafarroako 6 etapetatik abia zaitezke.

Entzierroa ikustea
Actividades y Experiencias

Entzierroa ikustea

Hiruzpalau minutuko zirrara, suhartasuna, tradizioa eta ausardia. Hesian, zezen-plazan edo balkoi batetik, zeuk aukeratu.

Ez dakizula zer den talo bat?
Actividades y Experiencias

Ez dakizula zer den talo bat?

Hurbildu Amaiurko errotara landa giroko opil hori ezagutu eta dastatzera